Basatiak blusa taldea 1990ean sortu zen. Petralak koadrilaren banaketa baten ondorioz sortua, bere lehenengo ordezkaria Angel Ramirez Montaño izan zelarik.
Hauei, batez ere San Viator, Peritos eta Olabide ikastolako ikasle ohiak gehitu zitzaizkien.
Basatiak blusa taldeak 120 partaide inguru biltzen ditu eta talde mixtoa da. Gure jantzia ondorengoa da: txuri eta urdinezko koadrodun blusa, galtza urdin ilunak (arrantzale), gerriko orlegia, koadrodun zapia eta txapela.
Urtero, uztaliaren 25ean ohizko asto lasterketan parte hartzen dugu, (Blusaren egunean) eta abuztuaren 5ean (Andra Mari Zuriaren eguna) Santiagoko erietxera zuzentzen gara gaixoei bisita egitera lore eta zapiak eskainiz, jaiak hobe pasa ditzaten helburuarekin.
Betidanik txarangak hartu ditugu jaiak girotzeko. Izan ditugun azken biak, iraunkorrak eta JO TA BE izan dira.
19 urte betetzen ditugu eta handitzen jarraitzen dugu eta talde barruan dugun harmonia eta jai giroa blusa eta neska berrien eranspena lortzeko balio izan zaigu.
Gure presentziarekin ongi pasatzea eta Gasteizko jaiak girotzea da gure nahia. Helburu honekin urte askotan Gasteizko jaiez gozatzen jarraitzea espero dugu.
|